GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gazteek urteurrenak izango dituzte Goizuetan eta Donaixtin

GARA | IRUÑEA

Gazte Asanbladak 20 urte bete dituela-eta, jaialdia ospatuko dute gaur Goizuetan. Egun osoko egitaraua prestatu dute gauean frontoian (22.00etan) Deskontrol, Bongo Botrako, Esne Beltza eta 3 Gabe2 taldeen kontzertua izanen da. Esne Beltzak kantu berezi bat egin du urteurren hau dela eta. Autoa hartu behar ez izateko autobusak egonen dira Hernani eta Leitzatik eta lo egiteko tokia ere izanen da.

Honekin batera, Donaixtiko Bota! gaztetxeak bost urte betetzen dituenez, gaualdi berezia prestatu dute gaurko Nafarroa Behereko herri honetan. Heavya jotzen duen Ozkek emango dio hasiera, Luz Puta ska estiloko taldeak emango dio jarraipena eta gaueko ordu txikiak animatzeko DJ Xa-2 egongo da, hainbat sorpresekin batera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo