GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Grezian, gobernu berria gorabehera, herri mobilizazioek ez dute amore ematen

Atzo, Atenasko kaleetan, Greziako Gobernu berria osatu osteko lehen mobilizazioa izan zen. Atzokoan, 1973an ikasleak diktadura militarraren aurka matxinatu zireneko eguna oroitzeko herri mobilizazioan Poliziarekiko liskarrak eta atxiloketak izan ziren. Mobilizazioak 1973ko matxinadan gertatu ziren bi hildako eta dozenaka zaurituak gogoratzeaz gainera, joan den irailean Parlamentuak -Papadimosen Gobernua sostengatzen duten hiru alderdien botoei esker- onartu zuen unibertsitate legearen aurka eta azken bi urteetan ezarritako murrizketen eta Gobernu berriak ezartzeko asmo dituenak salatzea zuen helburu, orain arte izan diren hamaika greba eta mobilizazioek bezala. Beharbada Gobernu berriko kideek eta haren eraketa txalotzen dutenek gobernu berri bati bere kudeaketaren nondik norakoa ikusi arte gutxieneko epe bat eman behar zaiola uste izanda, ez dituzte ulertzen Papadimosen Exekutiboaren eta «Parlamentuko lapurren» aurkako oihuak; baina herritarrek, orain arteko neurri gogorrak jasaten dutenek, badakite gobernu hori ez dutela ezarri euren lan eta gizarte eskubideak berreskuratzeko, murrizketa gehiago ezartzeko baino.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo