GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskaldunei zuzenduriko webgunea sortu du Biarritzeko Udalak

GARA |

Biarritz Hiriko Euskara Bulegoak, hiriko komunikazio zerbitzuarekin elkarlanean, www.euskara-biarritz.eu webgunea sortu du. Euskaldunei zuzendua, udal informazioa plazaratuko da bertan. Horrez gain, udalaz kanpoko elkarteetako jardueren berri ere emanen du.

Webgunearen helburua da Biarritzeko hizkuntz eragileentzat erakusleiho bilakatzea. Aisialdia euskaraz baliatu nahi dutenentzako informazioa biltzea ere badu xedetzat. Horren adibide da webgunean egun nabarmenduak diren albisteak. Alde batetik, gurasoen lexiko berriaren argitalpena eta udal langileen euskalduntzeari buruzkoak.

Bestalde, Udalaren webgune ofizialean ere, ingelesa, frantsesa eta gaztelaniarekin batera, euskara ere aukeratu dezake erabiltzaileak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo