Etxeetako lapurretak ugaritu dira azken egunotan Saran
GARA | SARA
Azken bi asteetan Saran jazotako lau bat lapurreta salaketa jaso ditu Jendarmeriak. Horietako bi herriko Lehenbizkai eta Ihalar auzoetan gertatu dira eta beste bi, berriz, erdigunetik gertu.
Lapurrek modu bertsua erabili dute lau kasuetan. Pentzeak edo bidezidorrak oinez zeharkatu ostean, etxeetara bortxaz sartzen dira jabeak bertan ez direlarik.
Dirua, bitxiak eta baliozko objektu txikiak aurkitu nahian, bazter guztiak nahasten dituzte. Ez dituzte tamaina handiko gauzak eramaten, hots, Hi-Fi kateak, ordenagailuak eta beste.
Zenbaitetan elikagaiak ere lapurtzen dituzte edota bertan jan ere izan dute. Gertatu izan da beren eginkariak etxean zehar egitea ere.
Jendarmeriaren ustetan, Lapurdiko herrian izandako lapurreton egileak berberak dira, ekiteko modu berbera erabili dutela begi bistakoa baita. Ikerketa abiatu eta zaintza areagotu dute.