A-20: HAUTESKUNDE OSTEA
Lopezen Gobernua 2013. urtera arte iraunarazteko asmoari eutsiko diote PSEk zein PPk
GARA | BILBO
Igandeko hauteskundeen emaitzen inguruko hausnarketa abiatu dute alderdi guztiek, baina arreta berezia merezi du PSEk ireki duenak. Goizean Jose Antonio Pastor eledunak iragarri zuenez, boz kopuru kaskarra izan dutela jakin badakite, baina horrek ez lituzke gauzak aldatu beharko Lakuako Gobernuari dagokionez. Gauzak horrela, 2013ko udaberrira arte iraunarazi nahi dutela esan du. Eta uste berekoa da PSEren gobernu hori sostengatzen duen alderdia: PP, hain zuzen ere.
Pastorrek EITBn adierazi zuenez, Patxi Lopezen asmoa ez da orain PSOEren buru izateko prozesuan parte hartzea, EAEko legealdia «agortzea» baizik. «Hautesleekin konpromisoa hartua du horretarako, eta krisialdi honetatik ateratzeko ahalegin handiagoa egingo du; hori da bere borondatea», ziurtatu zuen.
Espresuki galdetu zioten Pastorri PSOEk deitu duen Biltzar Nagusi horretan Patxi Lopezek agintaritza eskuratzeko aukerarik baduen, eta erantzun zehatza eman zuen PSEko eledunak: «Ez da hortik idazkari nagusi gisa aterako; ezetz uste dut».
EAJk EAEko hauteskundeak aurreratzeko presioa egingo duela ziurtzat jotzen du Pastorrek. Izan ere, ETAren erabakiaren ostean Iñigo Urkulluk Patxi Lopezekin Lehendakaritzan egin zuen bileraren ostean, dagoeneko eskaera hori mahai gainean jarri zuen jeltzaleak. Halere, eskakizun horri ezetz esan behar zaiola iritzi dio PSEko ordezkariak. Dei hori EAJk 2008an Lehendakaritza eskuratu ez izanagatik areagotzen joan den «antsietateari» egotzi zion.
«Geuk ere 2008an eskaera hori egin ahal izan genion Ibarretxe jaunari -argudiatu zuen Jose Antonio Pastorrek-, baina ez genuen horrelakorik egin, jakin badakigulako hauteskunde bakoitzak bere unea eta bere helburuak dituela. Batzuk besteekin nahasteak ez du zentzurik. EAJ azkarregi dabil, epe guztiak erre nahian».
PSEren gobernuko kide PPk ere Patxi Lopezen kabineteak bere horretan jarraitzearen aldeko apustua egin du. Bizkaiko PPko Kongresuko zerrendaburu izan den Leopoldo Barredaren hitzetan, igandean jasotako emaitzak ezin dira zuzenean Gasteizko Legebiltzarrera bideratu, hauteskunde ezberdinak direlako. «Erabateko legitimitatea du, beraz», ziurtatu du 2009ko udaberrian ezker abertzalea legez kanpo utzita egin ziren hauteskundeei inguruan.
Are gehiago, hauteskundeak aurreratuz gero, EAJk atzera egingo lukeela baieztatu du Barredak, eta hori horrela izanik ez du ulertzen jeltzaleek eskaera hori egitea.
Aitzakiak
Bestalde, PSEk izandako itzelezko boto galera azaltzen ahalegindu zen Jose Antonio Pastor. Eta horretarako, hainbat arrazoi eman zituen. Lehenbizikoa, «bi hauteskunde lehia izan direla: bata PP eta PSOEren artekoa, eta bestea Amaiur eta EAJren artekoa; azken hau abertzaletasunaren lidergoa lortzeko norgehiagoka. Ondorioz, bi hautagaitzetako hautesleria mugiarazi dute eta hauteskunde orokor hauetan PSOEk eta PPk izaten dugun nagusitasuna iraultzea lortu dute».
Krisi ekonomikoaren eraginari ere bota zion errua Pastorrek. Europa osoan egoera hau kudeatu behar izan duten gobernuek galera handia jasan dutela ekarri zuen gogora.
Nolanahi ere, autokritika egin beharra dagoela erantsi zuen PSEko eledunak, ohiko terminoetan: «Ez dugu asmatu jendeari hau Europa osoan gertatzen ari dela azaltzen. Jendeak joera hori du; barruan duen angustia gobernatzen duenari leporatzea. Sozialistok, hala eta guztiz ere, hausnarketa zintzo eta sakona egitera behartzen gaitu», onartu zuen.
Abertzaleen arteko ustezko lehia zuzen hori ere hizpide hartu du PPko Iñaki Oyarzabalek, abertzaleek espainolisten aurrean egin duten aurrerapausoari garrantzia kentzeko asmoz.
Arabako agintariaren hitzetan, «sabaia jo du abertzaleen bozak» hauteskunde hauetan, nagusi diren herrietan parte hartze oso handia izan dela nabaritu duelako.
«EAJ eta Amaiurren arteko talka gertatu da, eta ondorioz abertzaleak tropelean joan dira hautestontzietara», ziurtatu du Oyarzabalek.
Hori dela eta, PPk oraindik gora egiteko aukera handia duela ondorioztatu du Oyarzabalek. Beste gauza batzuen artean, jende askok PPri oraindik «beldurra» diola ikusi du kanpaina honetan zehar, eta hori denbora- rekin eta gobernu kudeaketaren bidez konponduko dela uste du.
Begi-bistakoa da PPk Euskal Herrian ez duela lortu Estatu mailan eskuratu duen boto portzentajea. Horri garrantzia kentzen saiatu da, ordea, Iñaki Oyarzabal. Bere hitzetan, garrantzitsuena PPk 2008ko hauteskundeetan pilatutako boz kopurua «sendotu» izana da eta gorako bidean jarri dutela.
PPk gaur bilduko du EAEko zuzendaritza, emaitza hauen gaineko balorazioa egiteko. PSEk, EAJk eta EAk, bestalde, atzo egin zuten bilera.
Ezker abertzaleari dagokionez, gaur egingo du agerraldia Donostian, azaroaren 20 honen irakurketa egiteko.
Hauteskunde orokor hauetan PPk eta PSOEk abertzaleek baino boz kopuru handia lortu ohi duten arren, igandeko emaitza ez dela errepikatuko argudiatu dute bi alderdiok. Atzokoa baino hobea espero dute, beraz, 2013ko lehian.
Jose Navas Ezker Batuko eledunak hauteskundeak aurreratzeko eskatu du, ezker abertzaleak Legebiltzarrean egon behar duela nabarmenduz. EBren ordezkaritza beste sektorearen eskuetan -Mikel Aranarenean, hain zuzen ere- dago egun.
PSOEren eta PPren aburuz, abertzaleek irabazle atera izanaren arrazoi nagusia EAJ eta Amaiurren artean zegoen lehia izan da. Egoera horrek bi alderdietako boto-emaileak bozkatzera bultzatu dituela ondorioztatu dute.
Los resultados también han abierto un cierto debate sobre el Gobierno de Nafarroa. La coalición entre UPN y PSN estaba cimentada en un «cambio de cromos» que tenía correspondencia en Madrid, donde UPN respaldaba las políticas del Gobierno de Zapatero. Sin embargo, ahora es el PP quien tiene el control de La Moncloa, y además ha llegado allí en coalición con UPN. Todo ello lleva a discutir si ambas fórmulas son compatibles.
La presidenta del Gobierno navarro y de UPN, Yolanda Barcina, consideró que su ejecutivo «en absoluto» tiene que verse condicionado por los resultados del domingo, dado que hay un acuerdo «muy claro» con el PSN.
«Aquí nos tenemos que centrar todos en lo importante, que es dar confianza y seguridad a los navarros, y crear empleo», apostilló Barcina.
Su socio del PSN también mantiene la posición en este primer momento postelectoral. Tras la sesión semanal de la Mesa y Junta del Parlamento, su portavoz, Juan José Lizarbe, puso de relieve que «es importante» mantener el gobierno bicolor «en cuanto que se mantenga su contenido programático». Lizarbe recordó además que en el acuerdo se incluyó una mención a que ese pacto era «prioritario» respecto al que han reconstruido ahora UPN y PP.
En la misma línea que Barcina, Lizarbe dijo que «es un gobierno que se hizo y que se tiene que mantener para incentivar la economía, crear empleo y mantener el estado del bienestar».
En cuanto al desplome del PSOE, el ex secretario general del PSN aseguró que «se produce en consonancia con lo que está ocurriendo en toda Europa, donde la crisis se está llevando por delante gobiernos de todo signo y condición. Muchos votos socialistas se han quedado en casa y por eso ha ganado la derecha, pero aun así el PSOE sigue siendo la fuerza de referencias de izquierdas en España y en Navarra», valoró.
El PP de Nafarroa evita por el momento cualquier alusión a la situación en que pueda quedar el Ejecutivo de Barcina, ante el que cabe recordar que es oposición. En las últimas semanas sus parlamentarios se han empleado con vehemencia contra los consejeros de UPN y PSN en cuestiones como el de los sobresueldos de Caja Navarra.
Por lo que respecta a las dos formaciones abertzales que acumulan quince de los 50 escaños del Parlamento navarro, aprovecharon el día después para reiterar su interés y su disposición de desalojar a UPN del gobierno en cuanto fuera posible, un mensaje con el que ya acudieron a las urnas en la pasada primavera.
Desde Nafarroa Bai, Patxi Zabaleta abogó por «estudiar con responsabilidad y realismo» cualquier opción legal que exista para presentar una moción de censura contra Barcina o buscar un adelanto electoral. En esta línea, explicó que «no descartamos nada, pero tampoco nos pronunciamos en favor de nada».
Zabaleta sí concluye, tras el nuevo avance abertzale en las urnas este domingo, que «estamos en el fin de lo que algunos han denominado el sistema político de Navarra, que no es ni sistema y que tiene muchas carencias para ser denominado político». Destacó que si se analiza una evolución de diez o doce años a esta parte, esta constatación «se ve con toda claridad».
Desde Bildu, Maiorga Ramírez coincidió en afirmar que este sector «promoverá todas las vías» que estén en su mano «para desbancar a la derecha del poder».
Ramírez calificó de «espectaculares» los resultados logrados por Amaiur, mientras apuntó que la estrategia de Barcina de aliarse otra vez con el PP «ha hecho aguas». Y en relación al PSN, estimó que «tendrá que reflexionar sobre su papel, porque la mayoría de izquierdas tiene que tener traslación en las instituciones».
En conclusión, el coportavoz de Bildu subraya que los resultados electorales en Nafarroa «refrendan un cambio que está en marcha» y los del conjunto de Euskal Herria posibilitan además que Amaiur sea «una voz en el Congreso de quienes quieren tomar sus propias decisiones». Una voz, añadió Maiorga Ramírez, que defenderá en las Cortes españolas «con valentía» el «camino de la paz». GARA