
«EUSKAL HARRIAK»
Trantsizio sozio-ekologikorako gogoeta egin du Azkarragak
Joseba Azkarraga soziologoak (Abadiño, 1972) bizi dugun «zibilizazio krisia» azaltzen du atzo aurkeztutako saiakeran, baita sartzen ari garen aldi berria ere, «zibilizazio moderno-industrialaren beheraldia». Idazlearen iritziz, ez dugu ireki espazio mental gehiegirik XXI. mendeko «debaterik inportanteenerako, horren baitan egongo bada ere gure etorkizuna».