GARA > Idatzia > Euskal Herria

2012an hasiko dituzte Bidarteko Uhabia ibaiaren kutsadura kontrolatzeko lanak

GARA | BIDARTE

Uhabia, Bidarteko hondartzan itsasoratzen den ibaia, 2013rako garbi egotea aurreikusten du hamar erakunde publikok uztailean sinatu zuten hitzarmenak. 2012an hasiko dira egitasmo hori aurrera eramateko lanak.

Eurite handiak izaten direnean, Uhabiak kutsadura arazo larriak sortzen ditu, eta batzuetan Bidarteko hondartza itxi behar izaten da. Arazo horri aurre egiteko, 35.000 metro kuboko euste-putzua eginen dute eta ibaiko ura itsasbazterretik 700 metrora igorriko dute.

Ingurumenaren aldeko elkarteak, CADE kolektiboa barne, proiektuaren kontra agertu dira. Elkarteen aburuz, egitasmoak ez du arazoa konponduko; aitzitik, «itsasoarekiko errespetu falta duen politikaren erakusle da; itsasoa zakarrontzia balitz bezala erabiltzen dute».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo