GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Derbiko istiluak direla-eta, Lucien Harinordokik barkamena eskatu du

Herenegun istiluak izan ziren Agilerako derbian, tartean zela Imanol Harinordoki jokalariaren aita -Lucien-, zelaira salto egin eta kirolarien arteko borrokan sartu baitzen. Jendaurreko barka eskea egin zuen atzo: «Barkatzeko eskatu nahi diet Agileran zeuden guztiei, bi taldeetako zaleei eta taldeei eurei. Damutzen naiz euskal errugbiaren festan eginaz». Biarritzek, ohar batean, barka eskea onartzen duela eta gainerakoek ere onartzea espero duela esan du. Avironek, aldiz, kexa aurkeztuko duela iragarri du; eta Ligak, jazotakoa ikertuko duela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo