GARA > Idatzia > Kultura

Anjel Lertxundik «Etxeko hautsa» liburua aurkeztu du Guadalajarako azokan

GARA | DONOSTIA

Anjel Lertxundi idazle oriotarrak (1948) «Etxeko hautsa» bere azken eleberria aurkeztu zuen joan den asteartean Guadalajarako (Mexiko) Nazioarteko Liburu Azokako «Los lectores presentan» atalean eta bertan adin desberdineko hiru irakurlek eleberriaren gaineko beren ikuspegia azaldu zuten. Hiruren ustetan, «ez dago Euskal Herria sakonki ezagutu beharrik eleberria ulertzeko». «Dirudien modukoa den ezer» ez duen liburu honek, «bakoitzak hartzen dituen erabakien inguruko hausnarketa egitera» bultzatzen du irakurlea.

Politika ere hausnarketa-gai izan zen aurkezpenean. ETAk jarduera armatua behin betiko amaitzea zergatik erabaki ote duen galdetu ziotenean, Lertxundik erantzun zuen konponbide polizialek «gutxitan» konpontzen dituztela arazo sozialak. Idazlearen ustetan, «gizartea nazkatu izanak» ekarri du biolentziaren amaiera. «Gizartea mobilizatu izan ez balitz, nazkatuta `nahikoa da' esan izan ez balu, ez zen amaitu den bezala amaituko».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo