Gizon bat atxilotu dute Leioan neskato bati sexu erasoa egiten saiatzeagatik
45 urteko gizon bat atxilotu zuten larunbat iluntzean Leioan, ustez 10 urteko neskatila bati sexu erasoa egiten ahalegintzeagatik. Neskatxaren etxeko atarian gertatu zen eta bizilagunek menderatu zuten gizona.
GARA | LEIOA
45 urteko gizon bat atxilotu zuten larunbatean Leioan, ustez 10 urteko neskatila bati sexu erasoa egiten ahalegintzeagatik. Erasotzaileak, zehazki, etxeko atarian hartu zuen mendean neska eta trastelekura eraman zuen gero, antza bertan erasoa egiteko asmotan.
Larunbat iluntzean gertatu zen ezbeharra Leioan (Bizkaia). Herrizaingo Sailak adierazi duenez, 20.00ak inguruan gizonezkoak neskatoari atzetik jarraitu, gaztearen etxebizitzaren atarian sartu, neskatoa hartu eta eraikineko trastelekura eraman zuen.
Erasoa gertatu aurretik, neskatxa kalean zegoen gurasoekin, etxe ondoan, eta enkargu bat egitera igo zen etxera, bakarrik. Gurasoak atarira gerturatu eta gaztea inondik inora agertzen ez zela ikusita, larritu eta bizilagunei gertaeraren berri eman zieten. Horiek, gurasoekin batera, umearen bila hasi eta gizonezkoa eskaileretatik behera jaisten ikusi zuten, eskuan laban bat zeramala.
Erasotzaileak bizilagunak labanaz zauritzeko asmoa agertu zuen arren, guztien artean gizonezkoa mendean hartzea lortu zuten.
Handik minutu batzuetara, Ertzaintza eta udaltzainak etxe atarira iritsi, eta gizona atxilotu zuten. Erasotzailea izan zen azkenean zauritutako bakarra, toraxean zauria zuela hartu zuten preso.
Atxilotuta jarraitzen zuen atzo 45 urteko gizonezkoak, eta gaur igaroko da epailearen aurretik, informazio agentzia espainolek atzo jakinarazi zutenaren arabera.
Aurrekari penalak ditu atxilotutako gizonezkoak. 1993an urtebete eman zuen espetxean bortxakeriagatik, eta horrez gain, Herrizaingo Sailak esan duenez, indarkeria matxistagatik eta heriotza mehatxuak egiteagatik hainbat salaketa ere baditu.
Herrizaingo Sailak argitu duenaren arabera, atxilotuaren asmoa ez zen adingabeko neskatoa hartzea, sexu-erasoa egitea baizik.
Gertakariak sekulako oihartzuna izan zuen jazo eta berehala, eta bizilagunak zeharo hunkitu zituen. Komunikabideek arreta handia eskaini zioten.
La Ertzaintza detuvo en Bizkaia durante el pasado fin de semana a dos hombres y a una mujer acusados de haber agredido a sus compañeras sentimentales.
Dos de los arrestos se produjeron en la capital vizcaina. Sobre las cuatro de la madrugada del sábado y en el barrio de San Adrián, era detenida una mujer de 23 años que supuestamente había agredido a su pareja arrojándole cera caliente y golpeándolo. El hombre tuvo que ser evacuado al Hospital de Basurto para ser tratado de sus lesiones, mientras que la mujer era arrestada.
Sobre las ocho y media de la mañana del sábado era un hombre de 27 años, con antecedentes por hechos similares, el que era arrestado por la Policía autonómica. Al parecer, insultó a su ex pareja, a la que zarandeó y dio varios empujones en el domicilio de la víctima, situado en el barrio de Irala.
El tercer arresto relacionado con la violencia machista tuvo lugar en Getxo. Al parecer, en una cafetería de esta localidad un hombre agarró por el cuello a su pareja y posteriormente la agredió. Varios clientes del establecimiento inmovilizaron al hombre, de 46 años, hasta ser detenido por la Ertzaintza. GARA