GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14

Biarritzek zulo sakonean behera egin eta hondoa jo du

Sailkapeneko azken lekura erori dira zuri-gorriak, defentsako bonusa baino lortu ez zuten partidaren ostean. Avironek zaplazteko galanta jaso zuen Agenen.

p039_f01_097x086.jpg

BIARRITZ 23

MONTPELLIER 30

GARA | BIARRITZ

Zaila zirudien, baina Biarritz, lehendik ere putzu sakonean hondoratua zena, are beherago joan zen zulo horretan Montpellierren aurka Agileran galdu ondotik. Gainera, Lyonek Perpinyàren aurka galdu ostean, sailkapeneko azken postura erori ziren lapurtarrak eta, gaitz erdi partidaren hondar minutuan Babyk gauzatutako zigor kolpeak defentsako bonusa eskuratzeko bidea eman izana. Osterantzean, are ilunagoa izango litzateke zuri-gorriek egun duten egoera.

Lehen zatian hainbestean jokatu ostean, bigarren erdian egindako akatsak, batez ere defentsan, ez zituzten alferrik galdu Montpellierrekoek.

Aviron ere larri

Horren larria ez izan arren, Baionako bizilagunen egoera ere ez da askozaz hobea. Derbiaren osteko liskar eta iskanbilek ez diete batere mesederik egin ez biarriztarrei ez baionarrei, eta zuri-urdinek zaplazteko galanta jaso zuten Agenera egindako bisitan, 37-18 galdu baitzuten. Atzoko porrotarekin 11. postuan dago Aviron, jaitsiera postuetatik gertu, gertuegi, Perpinyàrekin berdinduta baitaude.

Eta hori, zortzigarren minutuan Boyetek egindako entseguarekin, markagailuan aurretik izan zirela. Hortik aurrera, ordea, baionarrek partida eskasa osatu zuten eta, Bageten bigarren entseguarekin 17-10 hurbildu baziren ere, ezer lortzeko aukerarik gabe ibili ziren lehia osoan zehar.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo