Baiona
Avironek sekulako hutsa egin du etxean eta oso egoera larrian geratu da
J.L.
Avironek sekulako hutsa egin zuen herenegun gauean eta oso egoera txarrean utzi du horrek. Mailari eusteko borrokan aurkari zuzen bat zuen Besançon, eta derrigorrezkoa zen horiek mendean hartzea mailari eusteko itxaropena ez galtzeko.
Alain Pochatek zuzentzen dituen mutilek, ordea, ez zuten beren egunik onena izan, eta norgehiagoka txarra egin zuten oso. Kanpotarrak, aldiz, beren partida egitera etorri ziren, eta horri etekin bikaina atera zioten. Lehen zatian aurretik jarri ziren, eta bigarrenaren hasieran bigarren gola lortu zuten.
Horrekin, Aviron lur jota geratu zen. Hasieran nora ezean ibili zen, baina gero partidaren ardura hartu eta aurrera egin zuen. Diafutuaren golak itxaropena piztu zuen, eta azkeneko minutuetan izan zuten aukeraren bat edo beste punturen bat lortzeko, baina kanpotarrak ongi itxi ziren, eta puntuek, zoritxarrez, ihes egin zuten Didier Deschamps zelaitik.