Nafarroako Antzerki Eskolako «Festa» egitarauaren azken emanaldia
GARA | DONOSTIA
Nafarroako Antzerki Eskola oso egoera larrian dago, Gobernuak kultura arloan iragarri dituen murrizketa zorrotzen eraginez. Gaur denboraldi honetako «Festa» izeneko egitarauaren azken emanaldia egingo dute, eta, eskolak dioen bezala, «zoritxarrez ezin dugu esan `datorren urtera arte'. Bukatzen da eta kitto». Azken emanaldian, La Mona Ilustre taldearen «Los peces vuelan» lana ikusi ahal izango da (20.00).
Eskolaren jarraipenaren alde antolatu dituzten ekintzen artean, sinadurak jasotzen ari dira egunotan, honako webgunearen bidez (http://actuable.es/peticiones/apoya-la-escuela-navarra-teatro-adierazi-zure-elkartasuna). Atzo, 4.952 sinadura zituzten.