GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Atxiloketak Ipar Euskal Herrian

Polizia frantsesak Julen Mujika eta Intza Oxandabaratz atxilotu ditu

Polizia frantsesak goizeko zortziak aldera atxilotu zituen atzo Donibane Garazin Julen Mujika eta Intza Oxandabaratz, partekatzen duten etxebizitzan. Europa Press eta Efe berri agentzien arabera, Laurence Levert epaileak igorri zituen atxiloketa aginduak, eta, antza, 2009an Herault departamenduko Minerve herrian aurkitutako ETAren zulo batekin izango lukete lotura. 18.30ean elkarretaratzea deitu dute Baionan, Gobernu frantsesak bertan duen ordezkaritzaren aurrean.

p006_f01.jpg

GARA | DONOSTIA

Goizeko zortziak inguru zirenean atxilotu zituen atzo polizia frantsesak Donibane Garazin Intza Oxandabaratz gamartearra eta Julen Mujika. Atxiloketa Frantziako Terrorismoaren Aurkako Zuzendariordetzak (SDAT) burutu zuen, Europa Press eta Efe berri agentzien arabera Laurence Levert epaileak horretarako agindua igorri ostean. Euren etxean miaketa burutu zuten agenteek eta 15.00etan bukatutzat eman zuten. Aipatutako agentziek zabaldu zutenez, 2009ko abuztuan Herault departamenduko Minerve herrian aurkitutako ETAren zulo batekin izango lukete lotura atxiloketek.

Polizien autoetan sarrarazi aurretik, Oxandabaratz eta Mujikak tarte batez Yolanda Molina abokatuarekin egoteko aukera izan zuten, hain zuzen, Garde-à-vue delako araua aplikatu zitzaielako, Kazeta.inforen arabera.

Gertaera lehen orduetan jazo zen arren, berehala zabaldu zen albistea. Hala, 30 lagun inguru bertaratu ziren laster batean atxilotuek partekatzen duten etxebizitzaren atarira. Haien artean zen Aurore Martin, zeinak errepresioa jasaten dutenak defendatzeko konpromisoa agertu zuen, gaineratuz elkarretaratzeetan parte hartuko duela, atxilotua izateko arriskua egon arren.

Prozesuan oztopo

Askatasunaren hitzetan atzoko atxiloketak dira, bezperan izandako Josu Esparzarenarekin batera, Estatu frantsesak larunbatean Baionan gatazkaren konponbidearen alde egindako manifestazioari erantzuteko aukeratutako modua.

Ezker abertzaleak ere gogor kritikatu zituen atxiloketak. «Euskal Herrian ireki den agertoki berriak borondate eta jarrera eraikitzaileak behar ditu -adierazi zuen-, bai eta salbuespen egoera gainditzea, horretarako ezinbestekoa delarik errepresio eta jazarpen polizial oro behin betiko etetea». Halaber, iritzi zuen normalizazio politiko eta demokratikoko prozesuan aurrera egiteko ezinbestekoa dela indarkeria guztien desagerpena. Horrenbestez, ezker abertzaleak Estatu frantsesari dei egin zion euskal jendartearen aldarriarekin bat egin eta ekinbide errepresibo oro albora dezan. Esparzaren atxiloketa salatzeko deituta zeuden elkarretaratzeak, Mujika eta Oxandabaratzenak salatzeko ere izan ziren. Hala, Baionan 400 lagun inguru bildu ziren, Maulen 50, Pasai Donibanen 60 eta 180 Donibane Garazin. Azken horretan, gainera, egunero egingo dute elkarretaratzea atxilo jarraitzen duten bitartean. Bestalde, elkarretaratzea deitu dute gaur 18.30ean Gobernu frantsesak Baionan duen ordezkaritzaren aurrean.

Eleak censura la detención de Esparza

Las agencias españolas ubicaron ayer al militate vasco Josu Esparza en Madrid. Esparza declaró por la mañana ante el juez Ismael Moreno, quien lo envió a prisión hasta que testifique ante Fernando Grande-Marlaska por su supuesta pertenencia a Ekin. Esparza fue detenido el lunes en Baiona sobre las 15.30, cerca del piso donde habitaba y fue trasladado inmediatamente al Estado español, según se dio a conocer ayer en una rueda de prensa convocada por Eleak.

En ese encuentro con los medios participó la madre del militante, quien detalló que, a las 18:30 del lunes, Esparza contactó con su abogada. Al detenido no se le ha impuesto el régimen de incomunicación, por lo que pudo realizar esta llamada desde Donostia y tranquilizar a su familia.

Eleak califica el arresto de «mazazo a las aspiraciones de la mayoría de este país, que quiere que la persecución política y las ilegalizaciones formen parte del pasado». El movimiento por los derechos civiles y políticos insistió en que Esparza ejerció su militancia de una forma «pública y notoria» dentro del movimiento pro amnistía. Ahora, el Estado va a castigarle a él y su familia con «encarcelamiento y dispersión». Además, Eleak retó al Estado a que detenga ahora a las 600 personas que se han autoinculpado en solidaridad con el arrestado.

En protesta contra esta detención «que supera todas las líneas rojas de vulneración de derechos», miembros de Eleak, familiares y agentes sociales y políticos acudirán a mediodía a la Delegación del Gobierno en Iruñea. «No podemos dejar que continúen boicoteando el nuevo escenario», explicaron. Aritz INTXUSTA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo