SOKATIRA Euskal Herriko Txapelketa
Abadiñok zalantza guztiak baztertzea lortu eta lehen txapela eskuratu du
J.L.
Abadiñok jantzi du zortziko lehiaketako lehen txapela. Laukoan ez zen uste bezain fin aritu, baina benetako lehian nagusi izan dira, 680 kiloko txapela beraientzat izan baita.
Ezustea Sokarrik eman zuela esan liteke; izan ere, laukoan bi talderekin bikain ibili da eta zaleek bazuten beraiengan itxaropenik, baina lehen jardunaldian huts egin eta bosgarren postuan amaitu zuen. Ibarrak eta Amaiurrek osatu dute podiuma.
Emakumezkoen 540 kilokoan Badaiotzek txapela lortzeko lehen urratsa eman zuen. Gizonezkoen 680 kilokoa jardunaldi batera jokatu baldin bazen ere, pisu honetan ligaxka jokatuko dute, eta oraindik beste bi jardunaldi geratzen zaizkie dena erabakitzeko. Dena dela, irabazten hastea beti da garrantzitsua, eta arabarrek ez zuten hutsik egin, garaipena lortu eta aurreikuspenak bete egin zituzten, beraiek baitira txapela lortzeko faborito nagusiak. Sakana eta Ibarra sailkatu ziren atzetik, eta azkena, Bizindar talde berria.