GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Errugbia | Heineken Kopa

Final laurdenak jokatzeko ametsak zapuztu dira

Zuri-gorriek partida ona egin dute, markagailuan aurretik ere ibili dira Yachvili bikain baten eskutik, baina ez da, ordea, irabazteko nahikoa izan.

p033_f01_321x321.jpg

SARACENS 20

BIARRITZ 16

Jon Leunda

Bukatu dira Biarritzek multzoko lehenengo bezala final laurdenak jokatzeko zituen aukerak. Atzo ez zuen partida txarra egin, baina ez zen garaipena lortzeko nahikoa izan; orain, lehen fasea datorren astean garaipen batekin agurtu nahiko du, bigarren onena bezala sailkatzeko ere ia ez baitu aukerarik.

Asko zuen jokoan Agilerako taldeak. Bazekien irabazi ezean Europan aurrera jarraitzeko ia aukera guztiak agortuko zirela. Yachvili izan zen berriro ere protagonista, berak egin baitzituen zuri-gorrien puntu guztiak, baita entsegua ere, baina ez zen nahikoa izan. Markagailuan ere aurretik jarri ziren, ongi eutsi zieten aurkariei, baina amaieran amorru handiarekin utzi zuten zelaia Biarritzeko jokalariek, garaipenetik oso gertu ibili eta ezin izan baitzuten lortu.

Dena dela, Olympiquek hobera egin du, eta oso nabarmen, gainera, eta horrek du une honetan garrantzirik handiena. Bide horretatik jarraitzen baldin badu ligan, laster utziko ditu beheko postuak, eta agian gorantz begira ere jar daitezke hemendik aurrera lapurtarrak, datorren astea pasatzen denean ligan bakarrik izango baitute burua, hori baita orain helburu nagusia.

Aldaketa

Elisaldek ez du asko iraun Avirongo aulkian. Gajanen ordez etorri, bi hilabete pasa eta joatea erabaki baitu. Didier Faugero izango da bere ordezkoa eta ez du lan faltarik izango.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo