GARA > Idatzia > Euskal Herria

Errenteriako Udalak «kezka eta atsekabea» agertu ditu epaiaren ostean

GARA | DONOSTIA

Oarsoaldeko sei gazteri ezarritako espetxe zigorra dela-eta, «kezka eta atsekabea» azaldu ditu Errenteriako gobernu taldeak, «politikan parte hartzeko eskubidea eta bilera eskubidea urratzen direla» iritzita. Horrez gain, elkartasuna helarazi die Xabier Lujanbio, Maitane Linazasoro, Iosu Arruabarrena, Aitor Alberdi, Aitor Franco eta Arkaitz Antzari.

Sei urte inguruko zigorrak ezarri dizkie Madrileko Auzitegi Nazionalak, Segiko kideak izatea leporatuta. Udalaren hitzetan, «sententzia honek ez dio herri honek behar duen normalizazio politikoari laguntzen».

Gazte Abertzaleak taldeak ere gogor salatu du. Eleak-ek gaur egingo du balorazioa, baina hainbat mobilizazio iragarri dituzte jada: ikastetxeetan biharko; manifestazioa iganderako, Oiartzunen...

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo