GARA > Idatzia > Kultura

«Lur gorrian barrena», musika, marrazki eta ipuinekin jostatzeko

p048_f01.jpg

GARA | DONOSTIA

Xabi Strubellek, Eneko Haritzak eta Yoana Figuerasek «Lur gorrian barrena» disko-liburua aurkeztu zuten atzo, Maluta argitaletxeko arduradunekin batera. 3 eta 8 urte arteko umeentzako lana da.

Haurrentzako kanta tradizionalak bildu eta doinu propioak jarriz osatu du «disko jostaria» musikariak, gitarra akustikoaz eta musika tresna gutxi batzuez lagunduta. Abestien abiapuntu gisa, ipuin bat entzuteko aukera ere ematen du diskoak. Aita Donostiak eta R.M. Azkuek bildutako kantu herrikoien hitzei berak sortutako doinuak erantsi dizkie. Haurrentzako egokiak diren kantuotan hainbat genero uztartu ditu.

Bestalde, idazleak ipuina sortu du hiru animalia gorriren abenturekin, katagorri batenak, amona mantangorri batenak eta txantxangorri batenak. Errimaz eta erritmoz egindako narrazioari Ainara Lasak jarri dio ahotsa.

Ilustrazioak eta koloreztatzeko marrazkiak, Bi Tanta diseinu agentziako Yoana Figuerasek egin ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo