GARA > Idatzia > Mundua

Gatazka politikoaren irtenbide ezak indarkeria areagotu du Iraken

Irakeko indarkeria egoera gero eta larriagoa izan bihur liteke krisi politikoari irtenbiderik topatu ezean. «Gerra zibila» oraindik inork aipatu nahi ez badu ere, sunien eta xiien arteko gatazkak komunitateen arteko erasoak ugaldu ditu. Krisi politikoa ere gero eta sakonagoa da. Suniek sostengatzen duten Iraqiya koalizioko hiru ministro kanporatu zituen atzo Gobernuak, talde horrek boikot egiteari utzi arte.

p018_f01_148x112.jpg

GARA | BAGDAD

Joan den abenduaren 17an krisi politikoa hasi zenetik, 200 pertsona baino gehiago hil dira hainbat atentatutan. Abenduaren 22koa eta urtarrilaren 5koa eta 14koa izan ziren odoltsuenak. Hildako gehienak xiitak ziren, erlijio talde ezberdinen arteko borrokak eragindakoak.

Irakija koalizioko hainbat arduradunek erlijio talde ezberdinen arteko gerra zibila hasteko arriskuaz ohartarazi dute. Irakija suniek atxikitzen duten koalizio laikoa da eta Nuri al-Maliki lehen ministro xiitarekin gatazka bizia du. Koalizioaren esanetan, Maliki autoritarismoz jokatzen ari da eta «zentzatzen ez bada» erlijio gerra has liteke.

«Gaur egun Irakek bere historia osoan igaro duen faserik arriskutsuena bizi du», ohartarazi zuen joan den igandean Ijad Alawi lehen ministro ohi eta Irakijako buruak. «Herriaren etorkizunaren» beldur zela adierazi zuen.

Aitzitik, hainbat analistek datozen hilabeteetan bortizkeria areagotu litekeela uste badute ere, ez dute ikusten komunitate erlijiosoen artean gerra pitz litekeenik.

Atentatuak egiten dituzten matxinatuek «egoera larri horretatik probetxua atera nahi dute eta egun batean xiitei eta hurrengoan suniei eraso egiten diete», azaldu du Mahmud Othman diputatu kurduak. «Ekintzak ugaltzen dituzte aukera egokia dutelako -iritzi dio-, baina zorionez, jendea buruzagiak baino arduratsuagoa da eta, hortaz, ez dut uste gerra zibila izan litekeenik», gaineratu zuen. Hala ere, diputatu horrek aitortu du Iraken segurtasuna askoz hobea zela duela urtebete eta krisiari irtenbiderik aurkitu ezean atentatu gehiago izango dela aurrerantzean. Gatazka politikoa AEBetako soldaduek herrialdea utzi bezain pronto hasi zen. Tarek al Hatxemi presidenteordea atxilotzeko agindu zuten, hiltzaile talde bat osatu izana leporatzen diotela eta, ordutik, gatazka trabatuta dago.

Sistema politiko ahula

AKE Group segurtasun enpresako ikertzaile John Drakeren ustez, sistema politikoa oraindik oso ahula da. «Jendeak sisteman konfiantza badu, euren arteko tirabirak konpontzeko konpromisoa hartuko du, baina politikariak autoritarioak eta ustelak direla uste badu, beste modu batez saiatuko da, eta indarkeria erabiliko du», ohartarazi du.

2006. eta 2007. urteetan ere erlijio taldeen arteko borroketan dozenaka mila pertsona hil ziren, eta erasoak ez ziren gutxitu AEBek tropa gehiago bidali eta milizia suniei matxinatuen aurkako borrokan laguntzeko eskatu zieten arte. Ordutik, Drakeren ustean, indar irakiarrek, 950.000 soldadurekin, matxinatuei aurre egiteko ahalmen handiagoa dute .

Arriskuak neurtzen dituen Certus Intelligence enpresa britainiarreko kide Ranj Alaaldinen iritziz, «sunien ordezkari nagusiek ez dute indarkeria erabiltzeko edo Al Kaedarekin lan egiteko inolako interesik».

«Boterea lortu nahi badute politikaren eta hauteskundeen bitartez egin beharko dute. Suniek ez dute aurretik galduta duten gerra batean sartu nahi». Suniak gutxiengoa dira Iraken, gehiengo xiitaren aurrean. Reidar Visser analistak Iraki buruzko web orria du (www.historiae.org) eta bere iritziz ere segurtasun indarrek «orokorrean egonkortasuna bermatzeko gai dira».

2010ean alderdi politikoen artean lortutako hitzarmena oso ahula da, ordea. Egun, meatxu handiena Irakijak Parlamentutik behin betiko alde egitea da; horrek, Visseren ustez, Iraken demokrazia martxan jartzeko ahaleginak porrot egin duela esan nahiko luke.

Boikota bukatu arte

Eta, zentzu horretan, krisia areagotu zen atzo. Gobernuak Irakijako hiru ministro -Finantza, Zientzia eta Hezkuntzakoa- kanporatu zituen bloke hori egiten ari den boikota dela eta. Agiri batean adierazi zuenez, «Ministroen Kontseiluak erabaki du Gobernuari boikot egiten dioten ministroek ez dutela baimenik euren ministerioak zuzentzeko eta erabaki guztiek ez dutela baliorik. Ezin izango dute agindurik sinatu boikota bertan behera utzi arte. Orduan itzuliko da guztia normaltasunera». Irakijak bederatzi ministerio ditu Gobernuan.

Bestalde, atentatuak ere ez dira bukatu. Bost polizia hil ziren errepide batean jarritako kontrol baten aurkako erasoan, Bagdadetik 500 kilometrora. Erasotzaileetako bat ere hil zen tiroketan.

Bagdad detiene a contratistas de EEUU

Las autoridades iraquíes han detenido en las últimas semanas a cientos de empleados de empresas extranjeras, sobre todo de Estados Unidos, que trabajan en la embajada estadounidense en Bagdad, según reveló el diario «The New York Times». La publicación, que no revela sus fuentes, indicó que la mayoría de las detenciones tuvieron lugar en el aeropuerto de Bagdad y en puestos de control de la capital iraquí. Muchos pertenecen a empresas de seguridad privada y han sido detenidos por cuestiones administrativas relacionadas con su visado, sus permisos de armas o incluso los permisos para circular por ciertas carreteras, precisa el diario.

Aunque no se ha formalizado ninguna acusación, las detenciones duraron entre unas horas y tres semanas.

Las tropas estadounidenses abandonaron Irak el pasado 18 de diciembre y desde entonces las autoridades iraquíes empezaron a prescindir de las empresas estadounidenses presentes en la fortificada «zona verde», corazón de la ocupación, y dejaron de renovar numerosos permisos de armas, explica el «The New York Times». GARA

gobernutik kanpo

Gobernuak Irakijako hiru ministro kanporatu ditu -Finantza, Zientzia eta Hezkuntzakoa-, suniek babesten duten koalizio honek Exekutiboari egiten dion boikota bertan behera utzi arte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo