GARA > Idatzia > Kultura

Irrien Lagunak Klubak Zerainen izango du aterpetxea, nahi duenak egun edo asteburu pasak egiteko

Pirritx, Porrotx eta Irrien Lagunak klubeko gainerako pertsonaiekin egonaldia egiteko aukera eskaintzen du Zeraingo Harizti-Erdi aterpetxeak, natura, zientzia nahiz historia kantuan eta dantzan gozatzeko.

p049_f01_97x152.jpg

A. ARRUTI | BILBO

Orain arte eskoletako haur eta irakasleek izan dute aukera Zeraingo Harizti-Erdi aterpetxean Irrien Lagunak Klubeko lagunekin ikasi eta aldi berean ondo pasatzeko. Hemendik aurrera, edonork izango du aukera Pirritx eta Porrotx pailazoekin batera bertan egun bateko, biko edo hiruko egonaldia egiteko. «Zerain eskaintzeko asko duen herri bat da, bere txikitasunetik. Bere baliabide naturalak, historikoak, paisajistikoak... modu koordinatu batean eskaintzen dizkio kanpotarrei. Hori guztia lehendik egiten dute. Eskaintza hori guztia egokitu egiten dugu gure pertsonaien bidez, modu ludiko eta jolasti bat eskainiz, kantua, jolasa, dantza eta antzerkiaren bitartez», azaldu zuen Joxe Mari Agirretxe Porrotxek.

Gauzak horrela, «bisita baserri batera bada, Largabista basozaina izango da bisita horretan gidari lanak egingo dituena. Burdindegi batera bada, Marikalanbre zientzialaria izango da horko kontuak azalduko dituena. Hau da, pertsonaia bakoitzak, berari dagokion arlotik, bisita gidatu bat egingo du kantu eta dantzaren bidez.

Erreserbak egiteko Zeraingo turismo bulegora jo beharko da turismobulegoa@zerain.com helbidearen bitartez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo