GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Binakako txapelketa

Non dago material bizia?

Txapelketa honetan pilotak lehenago gastatzen direlako ustea nagusitzen ari da pilotariengan.

p042_f01_097x156.jpg

Jon ORMAZABAL

Ohikoa den guztiaren aurka, Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak, Aimar Olaizolak eta Mikel Beroizek baino pilota motelagoak aukeratu zituzten atzo Bilboko Bizkaia pilotalekuan igande honetako partida handirako atarian. Erabaki honen atzean, ordea, ez dago inolako aurrez prestatutako taktikarik edo Aspekoek ohikoa duten jokoa aldatzeko ezkutuko asmorik. Denbora kontu hutsa izan zen, Asegarcekoak lehenengoak izan ziren aukeratzen.

«Txispa gehiago duen materiala nahi genuen, baina ez dago halako pilota klaserik eta dauden horiekin jokatu beharko dugu. Guri normalean beti Aimarrek-eta baino pilota bizitxoagoa gustatzen zaigu, baina ez dagoenez, ezin dugu aukeratu», adierazi zuen Abel Barriolak. Aimar Olaizolak berak ere ez zuen ezkutatu aurkarien aukeraketak ezustean harrapatu zituela. «Beraienekin pixka bat harritu gara Mikel eta ni, botea-eta badute, baina baxuagoak dira. Hala ere, garrantzitsuena gureekin gustura geratu izana da».

Pentsa liteke, Leitzako atzelariaren adierazpenak partida berezi hauetan beti derrigorrezkoa izaten den saltsa hori sortzeko trikimailu bat izan daitekeela, baina arazoa ez da atzokoa soilik. «Materialarekin gertatzen dena aurreko astean Mungian gertatu zenaren antzeko zerbait da. Pilota biziagoak gustatzen zaizkigu, baina bila gabiltzan lotea ez dugu topatzen. Antza denez, ez dago bilatzen dugun bezalako materialik eta dagoenarekin moldatu beharko dugu. Bere txarrean, aukeratu ditugunak ez daude horren gaizki eta noski, pilotak ez dira aitzakia izango igandean galtzaile suertatzen bagara».

Gainera, Iberokoak eta Leitzakoak osatzen duten bikotea ez da materialaz kexu den bikote bakarra. Urrutira joan gabe, iragan igandean Titinek eta Merino II.ak oso haserre amaitu zuten Xala eta Laskurainen aurka Adarragan jokatutako partidan izan ziren pilotekin. Epelak bota zituzten materialaren inguruan, eta horren ondoren, errioxarrek ez zuten asteazkeneko material aukeraketan gaiaren inguruan hitzik egin nahi izan. Gainera, Titinek ez zituen takoak jantzi ere egin eta Merino II.ak eskuin eskuan baino ez.

Garbantzuak eta dilistak

Kexak, ordea, ez dira Aspeko pilotariengana mugatzen. Titinek eta Merinok, Oinatz Bengoetxea ren eta Alexis Apraizen aurka jokatuko dute bihar Logroñon eta hauek argi eta garbi utzi zuten aukeran jarritako pilotak ez zitzaizkiela batere gustatu.

«Gaur garbantzu bila etorri naiz eta dilistak aurkitu ditut», adierazi zuen Leitzako aurrelariak ironikoki. Gainera, airera botatako galdera interesgarri bat ere geratu zen bertan hitz egindakoen artean. «Zer ari da gertatzen? Pilotak egiteko erabiltzen dituzten materialak aldatu ote dira, pilotak horren azkar gastatzeko?».

Gainontzean, txapelketako lehen lau jardunaldi hauetan nabarmen geratu den bikoteen arteko desoreka izan zen atzoko Bilboko material aukeraketan ahotan ibili zuten beste gai nagusia. Esandakoen artean, Aimar Olaizolak utzitako hausnarketa izan daiteke nabarmentzekoa. «Ez nago batere ados egun hauetan txapelketaren desorekaren inguruan idazten ari direnekin. Gainera, horrek kalte egin diezaioke lehiaketari, izan ere, frontoietara joan ohi den pilotazale kopurua jaits daiteke», azaldu zuen.

Igandean ez da halakorik gertatuko, bi bikorik indartsuenak arituko baitira elkarren aurka. «Hasieratik beraiek ematen dute bikoterik indartsuena eta oso zaila da eurei irabaztea. Baina orain arte jokatu dugun bezala jokatuta, geuk ere badugu aukerarik», esan zuen Olaizola II.ak.

Azpeitia dejará muy tocado al perdedor

Azpeitia acogerá esta tarde (18.15) el duelo más agónico de lo que llevamos de campeonato, ya que el que caiga derrotado esta tarde en el Izarraitz quedará muy tocado en sus aspiraciones de pasar a semifinales.

Con sus cuatro derrotas en otros tantos partidos y un coeficiente de tantos de -59, Ekaitz Saralegi, sustituto del lesionado Iker Arretxe, y Aritz Begino están prácticamente sin opciones de seguir adelante y una nueva derrota los dejaría virtualmente eliminados. Por contra, Xala-Laskurain tendrían posibilidades tras haber reaccionado tras su victoria en Logroño, pero un nuevo tropiezo les haría descolgarse mucho de las dos únicas plazas que parecen estar en juego, ya que las dos primeras prácticamente ya están asignadas a las parejas de referencia.

Habrá que ver cómo se complementan, en su primer partido juntos, Ekaitz Saralegi y Aritz Begino, una dupla que, a priori, parece equilibrada, con un pegador y un rematador. Eso sí, para tener opciones, el zaguero de Auza tendrá que dominar a Laskurain en los cuadros de atrás de un frontón largo. J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo