ANTZEZLANA
Txalok «Hil arte bizi» obra taularatuko du gaur Gernikan
Txalo Produkzioak konpainiak «Hil arte bizi» antzezlana eramango du gaur Gernikako Lizeo Antzokira. Iker Galartza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga protagonista dituen saioa 20.30ean hasiko da. Sarrerak 10 euroan daude salgai, 7,50 euroan Antzokiko bazkideentzat. «Hil arte bizi» adiskidetasunaren mugen inguruko hausnarketa bat da: zer egingo zenuke zure bikoteak zure lagun onenarekin alde egingo balu? Biei barkatuko zenieke? Bietako bati? Zeini?