GARA > Idatzia > Kultura

TOLOSA

Eñaut Elorrietak Et Incarnatus orkestrarekin kantatuko du

Eñaut Elorrietak Ken Zazpi bere taldearen kantuak eta beste zenbait kantari ezagunenak (Mikel Laboa, Xabier Lete...) Et Incarnatus orkestraren laguntzaz eskainiko ditu bihar, 20.30ean, Tolosako Leidor aretoan. Bere taldearekin duen ibilbide arrakastatsuarekin batera, azkenaldian Xabier Leteren omenez egindako kontzertuetan kantatu du gernikarrak. Et Incarnatus orkestrak, aldiz, egungo musikagintzaren esparru zabala sakon jorratu du. Lagun gehiago ere izango dira oholtzan: Baigorriko gaitero ezagunak, Amaren Alabak...

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo