GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Aizkora I Urrezko lehiaketa

Hemendik aurrera ez dago huts egiteko aukerarik

Olasagasti eta Txapartegi Erasunen eta Lopezen aurka neurtuko dira Arbizun. Irabazleak finalerdietara sailkatuko dira, eta galtzaileak kanpoan geratuko dira.

p050_f02.jpg

Jon LEUNDA

Urrezko Aizkorako Binakako Txapelketako final-laurdenetako kanporaketa jokatuko da bihar 12.00etatik aurrera Arbizuko pilotalekuan. Lopez eta Erasun Olasagastiren eta Txapartegiren aurka lehiatuko dira. Irabazleak finalerdietarako txartela eskuratuko du.

Sei proba ezberdin egin beharko dituzte, eta bakoitzeko denborak batzen joango dira; horrela, onena duenak irabaziko du. Lehia estua ikusten da. Hiru aizkolari beterano eta eskarmentu handikoak izango dira, eta bat gaztea, eskarmentu asko ez, baina behetik gora indarrean datorrena. Olasagastik eta Txapartegik maila handia izateaz gain, eskarmentua dute. Bestean, Lopezi buruz ere ez dago esateko askorik, eta zeresan handia emango duen Ander Erasun arituko da berarekin. Honelakoetan jakinduria garrantzitsua da, baina proba motzak direnez, freskotasuna ere bai.

Arbizura doazenek gazteen lehia ere izango dute ikusgai. Alde batetik, Etxeberria II.a eta Eneko Otaño arituko dira, eta bestetik, berriz, Eloi Kortxero eta Juan Flores, hau, gainera, lehen aldiz arituko da lehiaketa honetan, eta ikusgai dago berak zer-nolako maila emango duen. Lehen bikoa aterako da irabazteko faborito.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo