GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

SOKATIRA Euskadiko Txapelketa

Ibarrak kitarakoan mendean hartu zuen Abadiño, eta txapela lortu zuen 640koan

J.L.

Ibarrak irabazi zuen 2012ko Euskadiko Sokatira Txapelketako bigarren txapela, 640 kilokoan, hain zuzen ere. Finaleko ligaxka jokatuta, parra egin zuten txapeldunek eta Abadiño A-k. Ondorioz, kitarakoa jokatu behar izan zuten txapela erabakitzeko, eta horretan ere berdindu egin zuten elkarri tiraldi bana irabazi ziotelako. Hirugarren tiraldia jokatu behar izan zuten, eta ustela izan zen hura. Atsedenik hartu gabe, berriro lehiari ekin zioten, eta azkenean, Ibarrak eraman zuen soka bere aldera hirugarren tiraldi horretan. Sokarrik osatu zuen podiuma.

Emakumezkoetan 500 kiloko ligaxkako lehen jardunaldia jokatu zen, eta Badaiotzek lortu zuen garaipena. Arabarrak faborito dira, eta jokatutako tiraldi guztietan nagusi izan ziren, denboraldiko bigarren txapela lortzeko lehen urratsa emanez. Bigarren Sakana sailkatu zen gasteiztarrekin galdu, eta gainerako talde guztiak mendean hartuta. Hirugarren, berriz, Ibarra sailkatu zen Berriozarri eta Bizindarri irabazita. Laugarren Berriozar izan zen, honek Bizindarri bakarrik irabazi baitzion, eta arabarrak, berriz, azkena geratu ziren jokatu zituzten tiraldin guztiak galduta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo