Lapurturiko haurren batzordea sortuko dute Gipuzkoan
GARA |
Gipuzkoako Batzar Nagusietan lapurturiko haurren afera aztertzeko batzorde bat jarriko dute martxan hilabetea baino lehen, auzi honetan ematen diren berrien gainean egoteko.
Honekin batera, bai Aldundiari bai herrialdeko udalei zein Lakuako Gobernuari lapurturiko haurren afera ikertzen laguntzeko eskatu zieten Batzar Nagusiek.
Erabaki hau «primerako berria» dela nabarmendu zuen SOS Haurtxo Lapurtuak elkarteak. «Horrelako ekimenak oso bultzada sendoa dira egia eta justizia bilatze aldera», adierazi zuen elkarteak, dena den «oraindik urratu beharreko bidea luzea» dela gaineratu bazuen ere. Gauzak horrela, eskerrak eman zizkietan euskal erakundeei «hitzetatik pixkana-pixkana ekintzetara pasatzen ari baitira».