GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sokatira

600eko txapela zeinek jantziko duen erabakiko da Berriozarko jardunaldian

J.L.

Euskadiko Zortziko Sokatira Txapelketan, gizonezkoen 600 kiloko finala jokatuko da gaur, 17.00etatik aurrera, Berriozarko kiroldegian.

Abadiño A, Abadiño B, Sokarri, Ñapurrak, Amaiur eta Ibarra lehiatuko dira. Abadiño izango da txapela lortzeko faboritoa, baina joan den astean 640koak ihes egin zion, Ibarrak irabazi baitzion. Gaurkoan ere lana latz egin beharko du, gainerako taldeak ere txapela lortzeko asmoz joango baitira.

Emakumezkoetan, berriz, 500 kiloko bigarren jardunaldia jokatuko da leku berean. Badaiotz, Bizindar, Sakana, Ibarra eta Berriozar lehiatuko dira. Lehen jardunaldia Badaiotzek irabazi zuen, eta gaurkoan ere beraiek izango dira faboritoak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo