GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Onintza Enbeita 2012/2/10

Inhabilitazioa

berria

Beste batzuek asmatu bazuten ere, berak egin zuen ezagun guztia ETA da leloa. (...) Guztia libre izan zuen. Egun batean, baina, ez dakit nik zergatik oso ondo, hain maite zutenen kontrako kasuak ikertzeari ekin zion. (...) Lehen, Espainia guztiak maite zuen, baina, orain, gehien maite zutenek kendu dute paretik. Ez zituen inoiz Euskal Herriaz harantzagoko hautsak harrotu behar: hemen balio duenak Espainian ez du balio, konpañero. Orain, sentimendu kontrajarriak ditut. Ez, ez erratu. Ez dit Baltasar Garzonek penarik ematen. Kontua da une batez pentsatu dudala hobe izango lukeela Espainiako justiziak -hala deitzerik baldin badago behintzat- orain dela hogei urte inhabilitatu balu. Hala ere, pentsatzen jarraitu dut, eta eskuak burura eraman ditut. Irudipena dut, Garzon epaile kutuna bistatik kentzeko ausardia izan badute, haren lekua betetzen ari den beste epaile kutun bat izango dutelako izango dela. Eta badakizue, litekeena da okerrena oraindik ikusi gabe egotea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo