GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Ione Josie 2012/2/7

Euskarak status egokia behar du

kazeta.info

(...) Frantziako asanbladak «eskualde» hizkuntzak Frantziako ondare izendatu dituen neurrian, hizkuntza hauen biziraupenean ardurak dituela adierazterakoan, iruzurra besterik ez da ageri! Nola ez aipa bezperan euskaraz bizi eta ikasi nahi duten ikasleek baxoa euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatzeko elkarretaratzea antolatu dutelarik.

Gure hizkuntza ez da museoetan biltzekoa, guk gure hizkuntzan bizi nahi dugu, eta gure hizkuntza biziarazi! Jarraipena beraz, 75-1 artikulu horrek, eskubide berririk sortuko ez duelako, gure eskubideak ukatzen segituko dutelako!

Herritarrek administrazioekin dituzten harremanetan, herriko etxeekin, auzitegian adibidez, beraien hizkuntza normaltasun osoz eta balio juridiko osoz erabiltzeko hizkuntzek zer nolako estatus juridiko izan behar lukete galdetzerakoan, argiki erantzun zigun Carcassone jaunak [Baionako Unibertsitateko kolokio batean], Konstituzioa moldatu ezean, hizkuntza gutxiagotuak ez direla inoiz frantsesaren pare izanen.

(...) hizkuntza komunitateetako hiztunek eskubidea dute hizkuntza eremu publikoan eta pribatuan erabiltzeko eta horretarako ezinbestekoa da euskarari dagokion estatusa esleitzea, frantsesaren estatutu berdina eta lehentasunezkoa. (...)

Estatus egokiak erran nahi du ere, hizkuntza ofiziala izateaz gain, berezkoa, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa definitu behar dela. Statusaz gain, funtsezkoa da, euskaraz bizi nahi dugunon eskubideak eta normalizazioa bermatuko dituen lege bat, herritarron hizkuntza eskubideak babestuko dituena. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo