Juan Migel Apezetxea «Apaiza» | Goizueta
Juan Maiz «Porru»
Agur t'erdi, lagunzar:
Hiru eguneko atzerapenez ekin zioat GARA irakurtzeari (aspaldidanik honela nabilek motel), egunkariak pilatzen zaizkidak etxean, eta... tapa, guztiak bat-batean irakurri egunetara: esango dek hik bai, «hauxe ok gure Apaiza, hau». Beno ba, oraingoan ere bazetorkidak berri txarrenetarikoa: hire heriotza. Eskela ikusitakoan, derrepentean situ zaidak: «Hau, hau... gure Porru lagunkidea izan behar dik». Xanbo lagunari hots eginik, hark egiaztatu zidak.
Barrutik irten ninduanetik askotxotan gogoratu haut, hi ikusteko, berraurkitzeko irriki biziaz. Oroitzen haiz zer nolako rato eta egun onak igarotzen genituen barru haietan? Bueno... baita egun gogorrak ere, e? Baina honekin dena gainditzen genian «Aupa bolie!» oihukatuaz.
Orain, Juan Maiz Porru, honezkero, topatu haiz gure hainbat eta hainbat lagunekin, guztiok, «Aurrera bolie» oihukatu diguzuela, animoak eta indarrak guri emanaz.
Jaso itzak, Porru, nere besarkadarik eta muxurik haundi eta beroenak. Beti arte, lagun maitea!
Oharra: Muxu bero bat Maddi, Anne eta Gurutzeri. Animoak eta segi beti aurrera.