JARDUNALDIA
Bilbo Zaharrak Antton Ezeizaren lanak eskainiko ditu
Bilbo Zaharra euskaltegiak joan den azaroan hil zen Antton Ezeiza zinema zuzendariaren «Ikuskak» eskainiko ditu gaur arratsaldean, 19.00etatik aurrera, Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian. Maialen Belokik, ikus-entzunezkoetan doktoreak aurkeztuko du emanaldia; hain zuzen ere, «Entre Antonio y Antxon Eceiza. Entre el cine y la política» doktorego tesian zuzendariaren lana aztertzen du Belokik.