Lisabö eta Joseba Irazoki, gaur Gazteszenan
GARA | DONOSTIA
Lisabö taldea iazko abenduan argitara eman zuen «Animalia lotsatuen putzua» (Bidehuts) zuzenean aurkezten ari da. Punk, rock eta post-core doinu indartsuak entzun ahal izango dira gaur Donostiako Gazteszenan eskainiko duten kontzertuan. Diskoak sekulako oihartzuna izan du Estatu espainiarrean eta Primavera Sound jaialdian banda handien artean egongo dira maiatzean.
Gaurko emanaldia 21.00etatik aurrera izango da, 10 euroren truke. Aurretik, Joseba Irazoki beratarra izango dute sei sokak astintzen.