GARA > Idatzia > Kultura

Idazleek gogoan izango dute Txillardegi, Donostian egingo dioten omenaldian

GARA | BILBO

Jose Luis Alvarez Txillardegiri omenaldia egingo diote euskal idazleek igande honetan Victoria Eugenia klubean. Joan den urtarrilaren 14an hil zen politikari, hizkuntzalari eta idazlearen literatura ibilbidea goratzeko asmoz, «Bakarrik nago Zerubiden, Txillardegiren irakurraldi bat» izenburupean irakurraldia egingo dute 12.00etan hasita.

Omenaldia hainbat idazleren ekimenez sortu da eta honakoek hartuko dute parte: Ana Urkiza, Harkaitz Cano, Joxe Austin Arrieta, Ramon Agirre, Ibon Sarasola, Jokin Ansorena, Patri Urkizu, Beñat Sarasola, Koldo Izagirre, Arantxa Urretabizkaia, Rafa Egiguren, Fito Rodriguez, Joan Mari Irigoien, Juan Luis Zabala, Ramon Saizarbitoria, Hibai Iztueta, Dorleta Urretabizkaia, Iban Zaldua eta Mariasun Landa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo