ZINEMA
«Gartxot, konkista aitzineko konkista» Ipar Euskal Herrian estreinatuko da
Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren «Gartxot, konkista aitzineko konkista» larunbatean estreinatuko da Mauleko Baitha zineman, 18.00etan. Ekitaldi berezia izango da, animaziozko pertsonaiei ahotsa jarri dieten aktoreak bertan egoteaz gain, urte luzez hautsita egon den harremana berriro abiatzekotan elkartuko direlako Zaraitzuko eta Zuberoako hainbat lagun, Maule eta Itzaltzuko udal ordezkaritzak barne. Hilaren 23an Donapaleun estreinatuko da filma, martxoaren 20an, Biarritzen eta apirilaren 10ean, Hazparnen.