GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Argia | Xabier Letona

Lan erreforma, pobreziaren ate

Liberalismoak zurruntasuna eta malgutasuna kontrajartzen ditu maila guztietan. Estatuari malgutasuna eskatzen dio etengabe, honek ekonomia mugiarazten duelakoan, zurruntasunak oztopoak besterik ez dakartzanean. Eskubideak zurruntasuna dira, eskubide eza malgutasuna. Liberalismo hutsaren logikan, azken finean, langabezia eskubideei lotutako gaitza da, langabezirik ez bailitzateke egongo, edo oso gutxi, esku lana saltzen dutenek lana merkeago salduko balute. Eta hori da, azken finean, lan erreforma honek proposatzen duena: jarri baldintzak lan indarra merketu dadin eta lana sortuko da; enpresariek eskuak -eskubideekin- lotuta ez dituztenean kontratazioak egiten dituzte.

Eta logika horretan, Espainian ere akaso posible litzateke lanpostuak sortzea, baldin eta ekonomia hazkunde fase batean balego. Argentina izan liteke horren adibide, duela hamar urtetik hona lanpostu asko sortu dira han -langabezi tasa %10etik beherakoa da orain-, baina Gara-n CTA sindikatuko Pablo Michelli idazkari nagusiak gogoratu berri duen moduan, oso kalitate urriko lanpostuekin. as(...)

Espainiako ekonomia, gainera, ez da hazkundean, atzeraldian baizik, eta testuinguru horretan lan erreforma honek lanpostuak sortzeko dituen aukerak urriak dira.

(...) Estatuek, enpresak eta familiek urteetan pilatutako zorrak badu zerikusirik krisialdiarekin, beraz, aztertu behar da zein zorraren parte den zilegi eta zein ez; zilegi ez dena baliogabetu egin behar da, eta ondoren, herritarren mobilizazioak eta erantzunak beste politikak behartu behar dituzte. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo