GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14

Avironek saria jaso du, azken minutura arte lehiari eutsita

Baionakoek ia partida galduta zutela zirudienean, Gerberrek euskaldunen entsegu bakarra egin zuen, eta gero Boyetek ostikoarekin gauzatu egin zuen.

p047_f01_345x543.jpg

AVIRON 22

CLERMONT 22

Jon LEUNDA

Avironek garrantzi handiko berdinketa lortu zuen atzo, garaipen kutsua zuena, gainera, azkeneko minutuan gauzatutako entsegu bati esker iritsi baitzen. Aurrean, Ligako bigarren sailkatua zeukaten, eta amaieran, irabazi balute bezala ospatu zuten, ez baitzen gutxiagorako.

Asteburua primerakoa izan da lapurtarrentzat, herenegun Biarritzek galdu ostean, atzo Lyonek ere gauza bera egin zuen, eta jaitsierako postuetan dauden taldeei alde apur bat gehitu ahal izan zieten atzo, eta horrek ere asko balio izaten du, baita indarra hartzeko ere. Partida bera nahiko ona izan zen, bi taldeak hasieratik atera ziren garaipen bila, eta zaleek norgehiagoka ederra ikusi ahal izan zuten. Clermontek garaipena behar zuen hirugarrengoari aldea gehituz joateko, baina etxekoek ere zulotik ihes egiteko gauza bera egin nahi zuten, eta partida oso orekatua izan zen.

Bigarren zatian, ordea, kanpotarrek ihes egin zuten markagailuan, eta partida amaitzeko bost minutu falta zirela dropa lortu zutenean, zale askok neurketa galdutzat eman zuten. Etxekoek jarrera bikaina izan zuten, ordea, eta ez zuten etsi azkenera arte. Partida amaitzeko minutu bat falta zela, Gerberrek entsegua gauzatu zuen, eta Boyetek ez zuen hutsik egin ostikoarekin, ongi merezitako berdinketa lortzeko.

Emakumezkoak

Emakumezkoen Ohorezko Mailan, gaur Liga jardunaldia izango da. Bizkaitarrek Plentzian jokatuko dute Sanse Scrun talde madrildarraren aurka, 12.00etan hasita. Emakumezkoen Frantziako Elite 2 mailan, Baionako ASB taldeak Baionan Fonsorbes hartuko du 15.00etatik aurrera, Florida zelaietan.

AVIRON

22

CLERMONT

22

DIAMANTE LOGROÑO

4

LACTURALE ORVINA

2

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo