GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Bruselaren jarrerak umiliazioa eta kanpo dominazioaren sentimendua areagotu du

Euroguneko finantza ministroek Greziarentzako bigarren «erreskatea» hizpide izan dute aste luzez. 130.000 milioi euro, heldu den hilabetean bankarrot egin ez dezan. Asko dira, ordea, pribatuki onartzen dutenak erreskate berriak ez lukeela arazoa konponduko, denbora irabaztea beste xederik ez duen operazioa dela. Bankarrotak finantza-merkatuetan kate-erreakzioa ez sortzeko, bankuen kaudimen eza eta larri-larri dabiltzan beste ekonomietan bonuen leherketa ekiditeko. Funtsean, erreskateko dirua espekulatzaile finantzarioei bideratuko zaie, ez Greziako ekonomiaren berreraikuntzari. Ez dago inolako Plan Marshall-ik, zorraren ordainketarako ahalegin setati eta ia maniakoa baino. Euroguneko bozeramaileek Grezia porrot egin duen estatu izatetik libratu dutela esango dute, baina, egiazki, porrotera bultzatuko du. Eta urte askotarako gainera.

Neurriokin gauza bat ziurra da: herri oso baten umiliazioa, giroa eta kalea gehiago sutuko dituen kanpo dominazioaren sentimendua areagotzen da. Grezia Klasikoa da demokrazia eta politikaren sorburu, baina baita tirania eta oligarkia hitzena ere. Ekonomiatik harago, aurrera begira, bietatik zeinek irabaziko dago ikuskizun.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo