GARA > Idatzia > Kultura

Erramun Martikorena, Pier Paul Berzaitz, Mixel Arotze eta Mixel Etxekopar, Bilbon

GARA | BILBO

Bilboko Arriaga antzokiko Gelatxoak ekimena aurrera doa «Literatura eta musika euskaraz» zikloarekin, eta gaur Zuberoako literatura eta musika izango dira protagonista, Erramun Martikorenaren, Pier Paul Berzaitzen, Mixel Arotzeren eta Mixel Etxekoparen partaidetza izango duen «Xuberoa, literatura eta kantua» saioan. Arriaga antzokiko foyerean izango da emanaldia, 20.00etatik aurrera. Sarrera 10 eurokoa da.

Antzokiko arduradunek adierazi dutenez, hain txikia izanagatik, betidanik parte handia eman dio Zuberoak euskal kulturari, bertako kantatzeko modu berezi ia bakarrarekin, dantzekin, pastoralarekin eta maskaradarekin.

Mikel Etxekopar (Gotaine-Irabarne, 1963) txistulariak ongi hezurmamitzen du Zuberoako espiritu hori, eta Mikel Arotzek bere ahots bereziaz kantatzen ditu artzain eta menditarren kanta zaharrak malenkoniaz beterik. Halaber, Erramun Martikorenak (Baigorri, 1943), baxenabartarra izan arren, asko maite du Zuberoako ohiturako kantagintza, eta Pier Paul Berzaitzek (Muskildi, 1952) aspalditik bere sorkuntza guzietan kantatzen dio bere herriari eta gaurkotasun bat ematen dio bere lanari.

Arriagako Gelatxoetako «Literatura eta musika euskaraz» zikloak martxoaren 13an egingo du aurrera. Hitzordu horretan, Harkaitz Cano eta Beñat Barandiaran izango dira protagonistak, 20.00etan hasiko den emanaldian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo