GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Egiak ez die gezurren trafikoa egitea eragozten

Dogma neoliberalak adiera ezberdinak ditu, baina bi jokamoldetan bat dator: Baga, defizita eta zor publikoa gutxitu behar da, «gerrikoa estutu beharra dago», eta horretarako, gastu publiko soziala murriztu egin behar da. Eta biga, ekonomia lehiakorragoa egiteko, soldatak gutxitu behar dira, eta kaleratzea merkatu, esportatzen diren ondasun eta zerbitzuen prezioa jaisteko. Patronalaren eta bankaren arteko aliantzarekin bat, PPren gobernuak dogma horri itsu-itsuan men egin dio, krisiaren aitzakian, bere betiko helburuak lortzearren, hots, langileria ahultzea eta ongizate soziala desegitea. Noam Chomsky-k dioen gisara, «aldebakarreko klaseen gerra» bat da, kapitalaren eta lanaren artekoa. Eta lehenengoa, egunez egun, lorpen garrantzitsuak egiten ari da.

Atzo, patronalaren ospakizun gune izan zen Bilbo. Iberdrola dorrearen inaugurazioa aitzakia, Cepyme-ko lehendakariak, Jesus Terciadok, prentsaurrekoa eskaini zuen. Eta PPren lan-erreforma sutsuki txalotu eta greba, eskubidea baino xantaia dela adierazi ostean, aitortu egin zuen aurten ez zela enplegurik sortuko. Pellokeria ere esan zuen, ekonomiako edozein ikaslek dakiena, hots, %2ko hazkundea lortu arte ez dela egundo lanik sortuko. Aitorpen argigarriak benetan. Bestalde, Terciadoren hitzek argi utzi dute beste kontu bat: patronalari egiaren ezagutzak ez diola gezurren trafikoa egitea eragozten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo