GARA > Idatzia > Euskal Herria

Urberuaga-Ondarroa errepidea egiteko eskatu diote alkateek Aldundiari

Lea-Artibaiko herrietako ordezkari politikoek gogor kritikatu dute Urberuaga-Ondarroa errepide berriko lanak atzeratzea erabaki izana Bizkaiko Aldundiak. Eskualdeko errepide batzuk erabat ahaztuta dituela ohartaraziz, hausnarketa sakona egiteko eskatu diote diputazioari.

p016_f01.jpg

Jon ADAN | MARKINA

Lea-Artibaiko herrietako ordezkari politikoek kezkaz hartu dute Bizkaiko Aldundiak hartutako erabakia, Urberuaga-Ondarroa errepidea egiteko obrak atzeratzea, alegia. Hartara, Lea-Artibai eskualdeko errepideen gaineko hausnarketak plazaratu zituzten Maitane Larrauri Lekeitioko alkateak, Juanjo Txurruka Markinako alkateak, Argia Ituarte Ondarroako alkateak eta Mikel Ansotegi Aulestiko alkateak atzo, Markinan egindako prentsaurrekoan.

Lehenengo eta behin aipatu zutenez, hartutako erabakiarekin agerian geratu da Bizkaiko agintarientzat Lea-Artibai «bigarren mailako» eskualdea dela. Bestetik, Aldundiak aurreikusitako azpiegitura guztiak egiteko dirurik ez dagoela salatu zuten, baita Aldundiak orain urtebete onartu zuen Errepideen Lurralde Planean azaltzen diren inbertsioak bete ez izana ere. Hortaz, planteamenduak eta azpiegiturak berregokitze aldera, «hausnarketa sakona» egiteko garaia dela esan zuten.

Eredu aldaketa

Ardatz erradialen finantziazio eredua «erabat aldatu dela» salatu zuten, hasieran enpresa pribatuek ordaindu, eta ondoren, Aldundiak urtero erabiltzaileen ordainketak egitearena, erabat aldatu dela, eta egun azpiegitura asko zuzenean diru publikoz egiten direla gogorarazi zuten. Birplanteamendu horren arabera, honakoa planteatu zuten: zergatik eta zein irizpideren arabera erabaki den errepide batzuk egitea eta beste batzuk ez, Urberuaga-Ondarroa errepidea kasu. Bestalde, Bizkaiko Aldundiaren mugikortasun politika errepide erraldoien eraikuntzan oinarritu dela eta errepideetan egindako inbertsio gehienak Bilbo Handian gauzatu direla salatu zuten, eta ekialdeko eskualdeetan, aldiz, inbertsio gutxi egin dela.

Hausnarketa horretan jarraituta, azken urteetan eraikitako hainbat azpiegituren porrota nabarmendu zuten; adibide moduan, «Supersurra» jarri zuten. Obra hauen eraikuntza eragozteko alegazio ugari aurkeztu izan direla gogorarazi zuten, bai ingurumenarekin bai ekonomiarekin zerikusia duten arrazoiengatik. Hartara, eta egoera horren aurrean, Bizkaia mailan aurrera begirako hausnarketa egitea «ezinbestekotzat» jo zuten, errepideetan egin beharreko inbertsioetan lehentasunak finkatzeko, finantziazioa adosteko, baita garraio ibilbideak adosteko ere.

Amaitzeko, garraio publikoa hobetzeko «berehalako inbertsioak» egitea ere «ezinbestekoa» dela gaineratu zuten. Lea-Artibai eskualdean, Urberuaga-Ondarroa errepideko lanak egitea premiazkoa dela berretsi, eta eskualdeko gune batzuetan dauden hutsune larriak plazaratu zituzten, esaterako, Lekeitio-Ondarroa-Donostia norabidean edota Munitibar-Aulesti-Markina norabidean.

N-634-ra irteera

Etxebarri eta Txurdinaga bitarteko eremuan metroko obrengatik sei hilabetez itxita egon ondoren, ireki dute jada Legizamon industrialdetik N-634 errepidera doan Etxebarriko irteera.

Entra en vigor la rebaja del peaje para camiones en la Supersur

La Diputación vizcaina aplicará desde hoy la rebaja del 35% en el precio del peaje para vehículos pesados que utilicen la Variante Sur Metropolitana. Este descuento tendrá carácter retroactivo desde octubre de 2011 y supondrá la devolución de 600.000 euros a 25.000 transportistas, según informó ayer la responsable foral de Obras Públicas y Transporte, Itziar Garamendi.

El Consejo de Gobierno de la institución foral aprobó ayer el decreto que regula los nuevos peajes pactados con el sector del transporte para el uso de la Supersur, los cuales suponen una reducción del 35% con respecto a los precios actuales. En rueda de prensa, la diputada vizcaina de Obras Públicas y Transportes explicó que el acuerdo, alcanzado en octubre, no ha podido aplicarse con anterioridad porque, previamente, ha sido necesario someter la propuesta de decreto un trámite de audiencia pública y al visto bueno de la Dirección General de Movilidad y Transportes de la Comisión Europea, conformidad que llegó el 14 de febrero.

En cualquier caso, Garamendi señaló que este decreto, tal y como se acordó con los representantes de las asociaciones de transportistas, es de aplicación con efectos retroactivos al 15 de octubre para quienes hayan pagado los peajes con dispositivo OBE o con tarjeta de crédito. La Diputación reduce así el peaje a los camiones, tanto de categoría 1 como 2, en un 35%, y mantiene el régimen actual para los turismos. Su pretensión es que se incremente el tránsito de vehículos pesados por la AP-8, que ahora optan por el corredor del Txorierri, mientras los turismos siguen sin emplearla.

Itziar Garamendi recordó que también se contempla un sistema de descuentos más favorable a los usuarios frecuentes de la Variante Sur Metropolitana, de forma que se aplicará una reducción adicional del 13% en todos los viajes realizados a quienes usen la variante en 20 o más ocasiones en un mes. J.A

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo