GARA > Idatzia > Kultura

AURKEZPENA

Mikel Markez Irlandan izango da hiru zuzeneko eskaintzen

Mikel Markez kantaria Irlandan izango da datozen egunetan. «Hiri hartan izan zen» azken diskoa Euskal Herriko hainbat lekutan aurkezten ari den egun hauetan, Ipar Irlandan aritzeko aukera ere izango du. Hiru kantaldi ditu aurreikusita. Lehenengoa bihar izango da, Derry-ko Sandino´s mitikoan, bertako hainbat kantarirekin batera. Ostiralean, Belfasteko Kelly´s Cellars klub zaharrean arituko da, eta larunbatean, Felon´s-en izango da, Euskal Herriaren eta Irlandaren arteko elkartasun gauean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo