GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Atez atekoa Gipuzkoan, baztertu ezineko eta lor daitekeen helburu baten aldeko apustua

Hondakinak biltzeko atez ateko sistema beste 34 herritara zabal liteke datorren urterako Gipuzkoan. Hartara, 300.000 bizilagun inguru biltzen dituzten 38 herrik erabil lezakete gaur egungo arazo larri bati aurre egiteko modurik arrazional eta eragingarriena den hori. Arazo larria baita urte luzeetan hondakinak kontrolik gabe ekoitzi, eta denak nahasita, zabor bera balira bezala tratatu izana. Atez atekoa, gainera, ez da esperimentu hutsa, sistema hori abian den herrietan izandako emaitzak oso onak baitira. Izan ere, emaitza horiek erakutsi dute hondakinen parte handiena birzikla daitekeela. Beste sistemekiko aldea ez da makala: horiek birziklatzen duten %25etik, atez atekoak birzikla dezakeen %90erainokoa, hain zuzen. Beraz, emaitza ez dago «zero hondakin» helburutik urrun. Halaber, atez atekoaren orain arteko saiakuntzek frogatu dute herritarrentzako erosoena baina inork bere ondoan nahi ez duen errauste plantak baduela alternatibarik. Herritarren inplikazioa eskatzen duen alternatiba, baina haien osasuna eta ingurumena arriskuan jartzen ez duena. Hartara, baztertu ezineko helburu hori lortzeko modukoa da, eta Gipuzkoako gero eta herri gehiagok haren aldeko apustua egiten du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo