GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

PORTUGAL | Praia do Norte

Munduko olatu handiena ez zen hain handia

Iazko urrian, orain arteko olatu handiena hartu zela zioten; orain, aldiz, ezetz.


 
Haritz LARRAÑAGA ALTUNA

Joan den urrian, Garret MacNamara uretako motoarekin surfean ari zen Praia do Norten, Portugalen. Berarekin batera, Al Mennie irlandarra eta Andrew Cotton ingelesa zeuden uretan.

Praia do Norten olatu erraldoiak izaten dira, itsaski handiei irekia dagoen kostaldea baita, eta, bestalde, «Nazareko kanoiaren fenomenoa» dela-eta, olatuak are handiagoak omen dira.

MacNamarak olatu erraldoi bat hartu zuen urriko egun horretan eta inoiz hartu den olaturik handiena izan zela esan zuten komunikabideek, baita Euskal Herrikoek ere.

Gurean, GARAk ez beste komunikabide guztiek orain artean hartutako olaturik handiena zela esan zuten. Orain ordea, olatu handietan adituak direnak, olatu hura hain handia ez zela esan dute eta albiste hura nork zabaldu zuen ikertu dute. Antza, Surfertoday.com webgunea izan zen arduradun nagusia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo