GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

NATIONAL

Esnatu ezean, mailari eustea gero eta zailagoa izango du Avironek

VANNES 2
AVIRON 0

 
Jon LEUNDA

Avironek pauso bat ematen du aurrera eta hurrengo biak atzera ematen ditu. Orain dela astebete nabarmen hobera egin zuela zirudien, baina ondorengo bi partidak galdu egin ditu, eta mailari eusteko helburua gero eta urrutiago du. Esnatzen hasten ez baldin bada, gero eta zailago izango du dagoen lekuan jarraitzea.

Vannesen aurka ongi eutsi zion lehen ordubetean, baina azkeneko hogei minutuetan, eta batez ere etxekoek lehen gola egin zutenean, nabarmen egin zuen behera, eta amaieran punturik gabe geratu ziren baionarrak. Hemendik aurrera puntuak hirunaka batu beharrean dago, aurrean zein duen begira egon gabe.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo