GARA > Idatzia > Kultura

«Emakumeak eta literatura» erakusketa, gaurtik Alondegian


GARA | BILBO

J.K. Rowling, Isabel Allende, Gloria Fuertes, Jasone Osoro, Maria Asun Landa, Marian Reyes, Miren Agur Meabe, Txaro Arteaga, Lucia Etxebarria eta Simone de Beavoir izango dira Bilboko Alondegiak «Emakumeak eta literatura» izenburupean irekiko duen erakusketako protagonistak. Medialab3 aretoan egongo da ikusgai, gaurtik martxoaren 21era bitartean.

Zentroko arduradunek jakinarazi zutenez, erakusketak emakumeek literaturan izan duten zeregin garrantzitsua nabarmendu nahi du, azken hamarkadetan ezagun egin diren hamar idazleren bidez. Modu horretan, idazle garaikideen lan esanguratsuenak hurbilduko dizkie haurrei eta helduei.

Erakusketara sartzea doakoa izango da eta astelehenetik igandera egongo da zabalik.

Halaber, martxotik aurrera ere Mediatekako korridore eta apaletan, hirugarren pisuan «Irakurri istorioak» saila jarriko da. Sail hori Bizkaiko Emakumeen Batzarrak utzitako obrek osatuko dute eta, besteak beste, Marguerite Duras (1993an Nobel sariaren irabazlea), Toni Morrison (Dhloe Anthony Wofforden goitizena), Carmen Martin Gaite, Rosa Montero, Toti Martinez de Lecea, Itxaro Borda, Arantza Urretabizkaia eta Almudena Grandes idazleen lanak bilduko ditu.

Gainera, Almudena Grandes idazlea bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da datorren apirilaren 17an, gaur aurkeztuko den Gutun Zuria Bilboko Nazioarteko Literatur Jaialdiaren bosgarren edizioan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo