
diskak
Benito Lertxundik eta Lendakaris Muertosek disko berria dute
Maiatzean kaleratuko da Benito Lertxundiren disko berria: «Oroimenaren oraina». Hiru aurkezpen iragarrita ditu jada: maiatzaren 18an, Bilboko Euskalduna jauregian; maiatzaren 19an, Donostiako Kursaaleko auditoriumean; ekainaren 9an, Iruñeko Baluarten. Bestalde, Lendakaris Muertos talde nafarraren «Crucificados por el Antisistema» disko berria salgai dago. Euskal Herrian aurreneko agerraldia Gasteizen egingo dute, martxoaren 31n.