
kontzertuak
Jimmy Cliff, Magic Slim eta Elliot Murphy Bilbon izango dira laster
Jimmy Cliff jamaikarrak eta Magic Slim bluesman mitikoak kontzertu bana eskainiko dute BBK Music Legends zikloan: maiatzaren 27an, Cliff-ek eta apirilaren 17an, Magic Slim-ek; biak BBK aretoan izango dira. Bi dira, ordea, Murphyk emango dituenak. Martxoaren 4ko kontzerturako sarrera guztiak agortu direla-eta, bigarren bat emango du hurrengo egunean EHUren Bizkaia aretoan (Abandoibarra). Gonbidapenak bertan jaso daitezke dagoeneko.