GARA > Idatzia > Kultura

ITALIA

«Caruso» eta «Dalla» abestiak konposatu zituen Lucio Dalla hil da

1943an Bolonian jaiotako Lucio Dalla konpositore eta abeslaria hil zen atzo, martxoaren 1ean, Montreuxen, kontzertu bat eman eta gero. 1966. urtean kaleratu zuen aurreneko diskoa, «1999». 60ko hamarkadan hasi zen Gianni Morandi abeslariarekin lan egiten eta, horrela, 1970ean, Eurovision jaialdian aritu zen «Occhi di ragazza» kantarekin. 2004an, «Neruda en el corazón» diskoan harte zuen parte, besteak beste, Pablo Milanes, Ana Belen, Serrat eta Sabina musikariekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo