Manifestazioa Ondarroan, zazpi lagunen aurkako kartzela-zigor eskaera salatzeko
GARA |
Ondarroan, manifestazioa deitu dute zapaturako, 13.00etan, Alamedan, «torturapean ateratako testigantzetan oinarrituta», Madrileko Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak zazpi herritarrentzat 120 urteko zigor eskaera egin berri duela salatzeko.
Ibon Iparragirre, Xeber Uribe, Asier Badiola, Zunbeltz Bedialauneta, Urtza Alkorta, Igor Martin eta Olaitz Lema Ertzaintzak atxilotu zituen 2010eko urtarrilean, «ETAko kideak izatearen akusaziopean». Herritarrek salatu dutenez, bi urte daramate kartzelan «prebentiboki» eta espetxealdia beste bi urtez luzatuko dieten aukera dago, epaiketarako datarik ez dago-eta.
Urte bi hauetan, «argi geratu den froga bakarra da tortura izan dela», nabarmendu du errepresioaren kontrako mugimenduak.