GARA > Idatzia > Kultura

Zeluan kantaturen dute elgarrekin, guri so eginda!

Jean BORDAXAR | Kantaria eta Dominika Etxarten laguna

Dominika Etxart, zuberotar kantaria eta idazlea zen, oso kultura gizona, beti maite ukan du zuberotar mintzajea. Lehenik beti mintzatu du Parisen lanean ari zelarik, bere haurrei erakutsi, eta kantatu ere bai Parisen bai Zuberoan.

Idatzi du kantore zonbait, eta Zuberoako kantore asko ezagutzen zuen, Robert Larrandaburu eta Nikorekin han eta hor Euskal Herrian ibili da kantuz askotan.

Idazle ona zen ere, poesia asko maite zuen, bazakien ere komentatzen bere inguruko gauzak eta bizitzea.

A capella moduan zen oso ona (ahots ederra), ondo ezagutzen zuen hemengo teknika, eta problemarik gabe bazakien kantatzen bai gora eta berdin bajoan beti xuxen kantatuz bere lagunekin.

Oroitzapen asko badut harrekin, gehienik kantaldietan, beti perfektionista zen, eta kritika zorrotza egiten zuen zerbait ondo ez bazen egiten, zinez estimatu dut gizon hori.

Ene lagunak dira bai Katy bere alaba eta honen senarra Robert (enekin kantu egiten duena) bai eta Niko bere semea, zinez plazer handia hartzen zuen kantu egitez bere lagunekin eta bere seme alabekin.

Egun zuberotar poeta eta kantari on bat joan zauku, Etxahun, Attuli eta beste kantari zonbaiten ikustera, agian zeluan egun kantaturen dute elgarrekin guri so eginda!

Berriz arte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo